HSK 3 txinerako ziurtagiria
HSK 3 ziurtagiria txineraren ezagueraren ebaluatzeko azterketak egin eta gero eskuratzen da. Bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da eta txineraren gaitasun eta ahalmen desberdinak ebaluatzen ditu.
HSK 3 ziurtagiria txineraren erdibideko ezagutzaren hirugarrengo mailari dagokio eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen B1 hirugarrengo mailaren baliokidea da.
Helburua: hautagaiaren oinarrizko txinera mailan eguneroko, eskola esparruko edo profesional mailako gaien inguruan hitz egiteko gaitasuna neurtzea. Hautagaiek erabili behar dituzten egitura gramatikalak oinarrizkoak dira oraindik, baina hurrengo hauek irakurtzeaz gain, ikasleak txinerako karaktere piktografikoak idazten dakiela ere ebaluatzen da.
HSK 3 ziurtagiriaren azterketara aurkezteko komenigarria da aurretik HSK 2 ziurtagiria lortu izana.
Azterketara aurkezteko, eta gehien bat gainditu ahal izateko, txinerako 600 karaktere piktografiko menperatzea beharrezkoa da, horretarako hiru seihilekotan zehar astero mandarin txinerako 2 eta 3 ordu artean jaso behar izan direlarik. Hau da, guztira urte t’erdiko ikasketak.
HSK 3 azterketak bi aldaketa nagusi dauzka aurreko bi probekin alderatuta: alde batetik, hiru ataletan banatuta dago, idatzizko ulermenaren proba gehitzen baita, eta irakurketa ulermenaren proban, aldiz, esaldi guztiak txineran bakarrik (txinerako karaktereekin) idatzita daude, ez da Pinyin idazkera erabiltzen.
HSK 3 ziurtagiria eskuratzeko azterketak ordu 1 eta 25 minutuko iraupena du. (Azterketa orrian datuak betetzeko denbora ere honen barne dago)
Entzunezko ulermena: 40 galdera - 35 minutu - 100 puntu
Egitura: 4 ariketa eta 40 galdera guztira. 35 minutuko tartea daukazu ariketa bukatzeko. Gero beste 5 minutu eskainiko dizkizute zure erantzunak erantzun orrira pasatzeko.
Grabazio bakoitza bi aldiz entzungo da.
Irakurketa ulermena: 30 galdera - 30 minutu - 100 puntu
Egitura: 3 ariketa eta 30 galdera guztira. 30 minutuko tartea daukazu ariketa bukatzeko. (hasieratik erantzun orrian idatzi beharko dituzu zure erantzunak).
Kontutan izan azterketako esaldi guztiak txineraz bakarrik idatzita azalduko zaizkizula.
Idatzizko adierazpena: 10 galdera - 15 minutu - 100 puntu
Egitura: idatzizko adierazpenaren proba bi ariketa desberdinek osatzen dute, bakoitzak 5 galderekin. 15 minutuko tartea daukazu galdera guztiei erantzuteko (hasieratik erantzun orrian idatzi beharko dituzu zure erantzunak).
Ezagutu eta erabiltzen jakin behar dituzun hiztegiko hitz guztiak HSK 3 titulurako hiztegi zerrenda ofizialean aurkitu ditzakezu.
Azterketa gainditu eta HSK 3 txinerako ziurtagiria eskuratzeko gutxienez 300/180 puntu eskuratu behar dituzte hautagaiek.