HSK 5 txinerako ziurtagiria

HSK 5 ziurtagiria txineraren ezagueraren ebaluatzeko azterketak egin eta gero eskuratzen da. Bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da eta txineraren gaitasun eta ahalmen desberdinak ebaluatzen ditu.

HSK 5 ziurtagiria txineraren ezagutza aurreratuaren lehenengo mailari dagokio eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen C1 bosgarrengo mailaren baliokidea da.

Helburua: hautagaiak duen mandarin txineran egunkariak irakurri eta telebista edo filmak ikusi eta ulertzeko gaitasuna neurtzea. Eguneroko eta profesional mailako gaien inguruan guztizko ulermena edukitzea eskatzen da.

HSK 5 ziurtagiriaren azterketara aurkezteko komenigarria da aurretik HSK 4 ziurtagiria lortu izana.

Azterketara aurkezteko, eta gehien bat gainditu ahal izateko, txinerako 2.500 karaktere piktografiko menperatzea beharrezkoa da, horretarako bost seihilekotan zehar astero mandarin txinerako 2 eta 3 ordu artean jaso behar izan direlarik. Hau da, guztira bi urte t’erdiko ikasketak.

Zailtasun maila goraka egiten jarraitzen du eta atal bakoitzean 60 puntu eskuratzeak oso lan zorrotza eta zaila bilakatuko da, beraz ahalegin eta prestakuntza zabalagoak eskatzen dira. HSK 4-ren azterketan bezala, entzunezko ulermenaren proban grabazioak behin bakarrik entzun ahal izango dira eta azterketa guztia txineraz eta Hanzi estiloan azalduko zaizu, Pinyin-ik gabe.

HSK 5 ziurtagiria eskuratzeko azterketak 2 ordu eta 5 minutuko iraupena du. (Azterketa orrian datuak betetzeko denbora ere honen barne dago)

Entzunezko ulermena: 45 galdera - 30 minutu - 100 puntu

Egitura: 2 ariketa eta 45 galdera guztira. 30 minutuko tartea daukazu ariketa bukatzeko. Gero beste 5 minutu eskainiko dizkizute zure erantzunak erantzun orrira pasatzeko.

Grabazio bakoitza behin bakarrik entzun ahal izango da.

Irakurketa ulermena: 45 galdera - 40 minutu - 100 puntu

Egitura: 3 ariketa eta 45 galdera guztira. 45 minutuko tartea daukazu ariketa bukatzeko (hasieratik erantzun orrian idatzi beharko dituzu zure erantzunak).

Kontutan izan azterketako esaldi guztiak txineraz bakarrik idatzita azalduko zaizkizula.

Idaztziko adierazpena: 10 galdera - 40 minutu - 100 puntu

Egitura: idatzizko adierazpenaren proba bi ariketa desberdinek osatzen dute, bakoitzak 5 galderekin. 40 minutuko tartea daukazu galdera guztiei erantzuteko (hasieratik erantzun orrian idatzi beharko dituzu zure erantzunak).

Ezagutu eta erabiltzen jakin behar dituzun hiztegiko hitz guztiak HSK 5 titulurako hiztegi zerrenda ofizialean aurkitu ditzakezu.

Azterketa gainditu eta HSK 5 txinerako ziurtagiria eskuratzeko gutxienez 300/180 puntu eskuratu behar dituzte hautagaiek.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.