HSK 6 txinerako ziurtagiria

HSK 6 ziurtagiria txineraren ezagueraren ebaluatzeko azterketak egin eta gero eskuratzen da. Bizitza osorako balioa duen titulu ofiziala da eta txineraren gaitasun eta ahalmen desberdinak ebaluatzen ditu.

HSK 6 ziurtagiria txineraren ezagutza aurreratuaren maila altuenari dagokio eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen duen C2 seigarren eta azken mailaren baliokidea da.

Helburua: hautagaiak mandarin txineran edozein gai tratatu edo ulertzeko duen gaitasuna neurtzea; ziurtagiri hau lortzen duen pertsonak Txinan bizi edo lan egiteko ahalmen osoa daukala frogatzen du.

HSK 6 ziurtagiriaren azterketara aurkezteko komenigarria da aurretik HSK 5 ziurtagiria lortu izana.

Azterketara aurkezteko, eta gehien bat gainditu ahal izateko, txinerako 5.000 karaktere piktografiko menperatzea beharrezkoa da, horretarako sei seihilekotan zehar astero mandarin txinerako 2 eta 3 ordu artean jaso behar izan direlarik. Hau da, guztira gutxienez hiru urteko ikasketak.

Inongo zalantzarik gabe, azterketa gainditzeak eta HSK 6 ziurtagiria lortzeak ate asko irekitzen ditu, bai hezkuntza arloan eta baita lan edo profesional esparruan ere. Izan ere, titulu hau eskuratzen duen pertsonak mandarin txinera hau ama hizkuntza dutenek bezala menperatzen duela frogatzen du. Maila honetara heltzeak txinerako gaitasun bikainak dauzkazula esan nahi du, baina horrek bakarrik ez du balio HSK 6 diploma zureganatu ahal izateko. HSK 6 azterketa estandarra da eta zenbait arau berezi ditu; beraz proba zorrotz hau zehazki prestatzea eta gorde ditzakeen ‘tranpak’ ezagutzea erabakigarria izan daiteke bi ordutik gorako proba zorrotz honi aurre egiterako orduan.

Zailtasun maila goraka egiten jarraitzen du eta atal bakoitzean beharrezko 60 puntuak eskuratzeak oso lan zorrotza eta zaila bilakatuko da, beraz ahalegin eta prestakuntza zabalagoak eskatzen dira. HSK 4-ren eta HSK 5-ren azterketetan bezala, entzunezko ulermenaren proban grabazioak behin bakarrik entzun ahal izango dira eta azterketa guztia txineraz eta Hanzi estiloan azalduko zaizu, Pinyin-ik gabe.

HSK 6 ziurtagiria eskuratzeko azterketak 2 ordu eta 20 minutuko iraupena du. (Azterketa orrian datuak betetzeko denbora ere honen barne dago)

Entzunezko ulermena: 50 galdera - 35 minutu - 100 puntu

Egitura: 3 ariketa eta 50 galdera guztira. 50 minutuko tartea daukazu ariketa bukatzeko. Gero beste 5 minutu eskainiko dizkizute zure erantzunak erantzun orrira pasatzeko.

Grabazio bakoitza behin bakarrik entzun ahal izango da.

Irakurketa ulermena: 50 galdera - 50 minutu - 100 puntu

Egitura: 4 ariketa eta 50 galdera guztira. 50 minutuko tartea daukazu galdera guztiei erantzuteko (hasieratik erantzun orrian idatzi beharko dituzu zure erantzunak).

Kontutan izan azterketako esaldi guztiak txineraz bakarrik idatzita azalduko zaizkizula.

Idatzizko adierazpena: 10 galdera - 45 minutu - 100 puntu

Egitura: idatzizko adierazpenaren proba ariketa bakar batez osatuta dago, baina testu konplexu bat laburtu beharko duzu. 45 minutuko tartea daukazu zure sintesia bukatzeko (zuzenean zure erantzun orrian idatzi beharko duzu zure laburpena).

Ezagutu eta erabiltzen jakin behar dituzun hiztegiko hitz guztiak HSK 6 titulurako hiztegi zerrenda ofizialean aurkitu ditzakezu.

Azterketa gainditu eta HSK 6 txinerako ziurtagiria eskuratzeko gutxienez 300/180 puntu eskuratu behar dituzte hautagaiek.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.