Hizkuntza berri bat menderatzeko prozesua, ama hizkuntza ikasten deneko bera izan behar du, ikaskuntzaren orden naturala jarraituz: entzun, ulertu, hitz egin eta idatzi.

Ingelesa klaseak umeentzat

Gure klaseetan haurrak eguneroko elkarrizketaren egiturak entzun eta erabiltzen ohitzen laguntzen diegu, adibidez, agurrak eta oinarrizko jarraibideak. Gero poliki-poliki beste egitura batzuk gehitzen joango gara, betiere ikus-entzunezko estimuluekin indartuz eta parte hartzera animatuz.

ELDUAIEN METODOLOGIA

3-9 urte bitartean, irudimena eta jokoan oinarrituriko metodologia berritzailea, ikasketa modu naturalean eman dadin adin txikiko haurrentzat bereziki diseinatuak.

  • Ikuspegi didaktiko holistikoa eta haurrarengan guztiz zentratua 
  • Ikaskuntza estimulatzean oinarritua, eduki digitalak eta ikaskuntza era ezberdinei egokitutako jarduerak integratuz 
  • Haurren partaidetza, trebetasunen garapena eta elkarrekintza soziala bultzatuz 

10-12 urte bitartean, hizkuntzaren egitura eta espresio gehiago barneratu eta jarduera dinamiko eta parte-hartzaileen bidez, bere kabuz komunikatzeko trebetasunak lantzen dira.

  • Gramatika ikuspuntutik ezagutzen dute hizkuntza. 
  • Ideiak independenteki produzitzeko gaitasuna lortzen dute etapa honetan
  • Beste hizkuntza batean komunikatzeko gai dira beren inguruneko egoera ezberdinetan.

HELBURUAK

3-9 urteko haurrekin:

  • Irakasleari ulertzeko gaitasuna
  • Komunikatzeko eguneroko egitura sinpleak menderatzea
  • Oinarrizko gramatika ezagutzea
  • Hizkuntza gustura ikastea eta gozatzea
  • Young Learners haurrentzako Cambridge English azterketen bidean Starters (oinarrizko maila) diploma eskuratzea.

10-12 urteko haurrekin:

  • Hizkuntzaren bost gaitasunak garatzea: entzumena, irakurmena, idazmena, komunikazioa eta interakzioa.
  • Gramatikaren arlo zehatzak menderatzea
  • Bere ingurunearekin zer ikusia duten egoeretan komunikatzeko gaitasuna izatea

Young Learners haurrentzako azterketen bidean Cambride English ziurtagirien artean, Starters (Pre -A1), Movers (A1 maila) edo Flyers (A2 maila) diplomak lortzea.