Hiriaren erdian dagoen hiri-campusetik Dublin esperimentatu nahi duten 16-18 URTEKO GAZTEENTZAT, programa hau aukera ezin hobea da.  Programaren gakoak: ingeles ikastaro trinkoa, gazte helduei egokitutako  gizarte programa, erdiguneko kokalekua eta aisialdia. Ezagutu Dublin!
 
 

Udako ikastaroa ingelesa Dublin
ingelesa gazteak uda Dublin Elduaien

PROGRAMA

Datak
Ekainaren 29tik abuztuaren 14ra

Adina
16 - 18 urte

Ingeles ikastaroa
20 ordu astean. B1 maila behar da programa honetarako.

Ostatua
Familian, mantenu osoan eta beste nazionalitate bateko ikasle batekin gela partekatzeko aukera.
Egoitzan, Trinity Hallen, banakako gelan eta mantenu osoan.

Programa soziala

Discovering Dublin paketeak bi kultura-jarduera biltzen ditu astean, eta jarduera batzuk afaldu osteko gauetan: Guiness fabrika bisitatzea, Viking Splash, Howth bisitatzea edo kirolak. Familian bizitzea nahiago dutenentzat, programak bi jarduera eskaintzen ditu gauez. Astean egun osoko txangoa Belfast edo Kilkenny bezalako hirietara, besteak beste.

Programaren barne

• Irlandako etorrera eta itzulera lekualdatzea.
• Ingeles ikastaroa, astean 20 ordukoa.
• Azterketa-materiala eta aprobetxamendu-ziurtagiria.
• Ostatua, mantenu osoan, familia hartzailean edo egoitzan.
• Jardueren eta txangoen programa.
• Gaixotasun eta istripu asegurua.
• Leaders motxila.
 

Leaders

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.