MALAHIDE KOSTALDEKO HERRI BAT DA, Dublineko iparraldean kokatua. Herri bitxi honek, hiritik 20 minutura, sari ugari jaso ditu bere itxura eta kontserbazioari esker. “Malahide has it all!” esloganaren azpian, herri honek dena dauka ingelesa ikasten duzun bitartean gozatzeko: ingurune segurua eta atsegina, hondartzak eta natura, eta familia eta kalitatezko eskola.
PROGRAMA
Begirale laguntzailea
Datak
Ekainaren 27, uztailaren 18 eta abuztuaren 1-22/Beste datak aukeran
Adina
11 - 17 urte
Ingeles ikastaroa
Ingeles orokorra: 15 ordu astean. Ingeles trinkoa, Cambridgeko azterketak prestatzea: 20 ordu astean.
Ostatua
Familia anfitrioietan, mantenu osoan (packed lunch, egun erdian) eta nazionalitate desberdineko ikasle batekin gela partekatzeko aukera
Programa soziala
Kultur, kirol eta aisialdiko jarduerak astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5ak arte: Dublingo Tourra, Christchurch katedrala, Trinity College, Historia Naturaleko Museoa, bolatokia, diskoa edo dantza irlandarra. Astero egun osoko txangoa: Kilkenny, Glendalough Lakes edo Belfast. Aukerako programa: zaldiketa edo bela, 4 arratsalde astean.
Hegaldia eta garraioak
Hegaldia prezioaren barne dago. Garraioak prezioaren barne daude.
Izena emateko azken data
Maiatzak 31.
Programaren barne
• Bilbotik joan-etorriko hegaldi erregularra, adierazitako egunetan.
• Irlandako etorrera eta itzuleran lekualdatzea.
• Ingeles ikastaroa, deskribapenaren arabera.
• Azterketa-materiala eta aprobetxamendu-ziurtagiria.
• Ostatua familian, mantenu osoan.
• Jardueren eta txangoen programa.
• Egonaldi osorako autobus-baimena.
• Gaixotasun eta istripu asegurua.
• Begirale laguntzailea 12 ikasleko taldearentzat.
• Leaders motxila.
Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.