Programa Dublingo hegoaldeko bizitegi-gune batean garatuko da, ingurune berde eta seguruan, hiriaren erdigunera sarbide ona duela. Gela bakoitzeko 4 ikasle bakarrik izanda, programa trinko honek ahozko komunikazioa azpimarratzen du, arratsaldeetan irakaslearekin eta ikaskideekin bisitak eta jarduerak egiten baitira, eta, horietan, ikasgelan ikasitakoa praktikatzen baita.

PROGRAMA
Datak
Ekaineren 29tik abuztuaren 14ra
Adina
11 - 17 urte
Ingeles ikastaroa
15 ordu astean. Tarteko maila behar da programa honetarako.
Ostatua
Familian, mantenu osoan, eta beste nazionalitate bateko ikasleekin gela partekatzeko aukerarekin. Eskolak autobus zerbitzu pribatua du joan-etorrietarako.
Programa soziala
Astean 3 arratsalde, 6,75 ordu, ikasleek bisitaz gozatzen dute irakaslearekin. Gainera, astean 2 jarduera sartzen dira arratsaldeetan: Dublinia Experience, rokodromoa edo kirolak, eta egun osoko txangoa: Kilkenny, Glendalough edo ur parkea.

Gure webgunean argitaratzen ditugun ikastaroak LEADERS enpresarenak dira soilik, B95440475 IFKa duena eta horretarako bidaia-agentzia gisa eratua CIE 2436-rekin, eta berak du antolakuntzaren ardura osoa. Enpresa hori izanik ikastaro horien garapen egokiaren edo beraietan sor daitezkeen arazoen erantzule bakarra Elduaien Hizkuntza Eskolak bidaltzen dizkion interesdunen aurrean.