Português como Língua Estrangeira (PLE)

Camões Institutuak, Portugaleko gobernuaren Hezkuntza departamentuak eta Lisboako Unibertsitateak sinatutako akordioaren emaitza, sistema hau portugesa atzerritar hizkuntza bezala ziurtatzeko escala osatzen duten bost mailen garapenaz, onarpenaz eta administrazioaz arduratzen da. Bizitza osorako nazioarteko balioa duten titulazio ofizialak dira sistema honen barne daudenak eta Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuarekin elkarlanean, hautagaien portugesaren inguruko ezaguerak neurtzen dituzte, bai arlo pribatuan eta baita esparru publikoan ere.

Lisboako Unibertsitateko Letra Fakultateak sortutako CAPLE (Centro de Avaliação e Certificação do Português Língua Estrangeira) departamentuak azterketa antolatzeaz, hau egin eta gero zuzentzetaz eta portuges hizkuntzako hautagaiaren ezaguera frogatzen duen ziurtagiria igortzeaz arduratzen da. Portugeseko titulu hauek eskuratzeko azterketak LAPE izena duten zentroek antolatzen dituzte eta CAPLEren CAPLEren webgunea bisitatuz ezagutu ditzakezu.

1992 geroztik mundo osoan zehar portuges europarra bultzatzen eta zabaltzen lagundu duen Camões Institutuak eta Portugaleko Hekuntza Ministerioak ziurtagiri hauek onartzen dituzte eta nazioarte mailan proba hauek egiteko aukera ugari daude, 40 herrietan zehar zabaltzen den onartutako zentroez osaturiko sare nabarmena baitute, azterketa hauek antolatzen dituzten erakunde desberdinekin.

Hizkuntzaren ezaguera eta maila bakoitzeko portugeseko azterketa eta ziurtagiri bat dago, hasierako A1rentzat izan ezik:

PLE azterketak bost atal desberdinetan banatzen dira eta gainditzen dituztenen probak hiru motakoak izan daitezke:

  1. Nahiko (55 eta 69 puntu bitartean).
  2. Ongi (70 eta 84 puntu bitartean).
  3. Oso ongi (85 eta 100 bitartean).

 

CIPLE

DEPLE

DIPLE

DAPLE

DUPLE

Entzunezko ulermena

%30

%25

%20 (40’)

%20 (40’)

%20 (40’)

Irakurketa ulermena

%22,5

%25

%20 (45’)

%20 (ordu 1)

%20 (Ordu 1 15’)

Ahozko adierazpena

%25

%25

%20 (20’)

%20 (20’)

%20 (20’)

Idatzizko adierazpena

%22,5

%25

%20 (ordu 1 15’)

%20 (ordu 1 15’)

%20 (ordu 1 45’)

Egitura gaitasuna

%20 (45’)

%20 (1 h.)

%20 (ordu 1 15’)

Iraupena

2 ordu

2 ordu 30’

3 ordu 45’

4 ordu 30’

5 ordu 15’

Nola jakin ze portuges maila ziurtatu nahi duzun?

Aurretik portugeseko ikastaroren bat egin baduzu, seguraski zure maila zein den jakingo duzu, gutxi gorabehera. Baina hizkuntza zure kabuz ikasi baduzu, hementxe aurkituko dituzu zure maila zen den jakiten lagunduko dizuten gako batzuk:

  • A1

  1. Nire ingurumenari buruzko oso oinarrizko hitz eta esamoldeak ezagutzen ditut, bai entzuten ditudanean eta baita irakurtzen ditudanean ere.
  2. Hizketaldi errazetan parte hartzeko gai naiz, beste pertsonak bere hitzaldiaren erritmoa jaitsi eta gauzak errepikatzen dituenean.
  3. Esaldi labur eta errazak idazten ditut; eta nire datu pertsonalekin formularioak bete ditzaket.
  • A2 - CIPLE ZIURTAGIRIA

  1. Esaldi errazak ulertu eta mezu laburretako ideiak igartzen ditut.
  2. Testu labur eta errazetan informazioa eta datuak aurkitzen ditut.
  3. Informazio hartu-eman zuzen eta sinpleetan ondo moldatzen naiz.
  4. Gutun bat bezalako ohar edo mezu laburrak idazten ditut.
  • B1 - DEPLE ZIURTAGIRIA 

  1. Eguneroko edo gaur egungo gaien inguruko hizketaldien ideia nagusiak ulertzen ditut.
  2. Egunerokoan erabiltzen den hizkerarekin sortutako testu deskribatzaileak ulertzen ditut.
  3. Interes pertsonaleko edo eguneroko bizitzaren inguruko solasaldietan parte hartzen dut.
  4. Ezagutzen ditudan gaien inguruan testu errazak idazten ditut.
  • B2 - DIPLE ZIURTAGIRIA

  1. Film eta berrietan azaltzen diren mintzaldi eta argumentu lerroak ulertzen ditut.
  2. Gaur egungo arazoen inguruko artikulu eta txostenak irakurtzen ditut.
  3. Elkarrizketa arinak jarraitzen ditut eta parte hartzeko gai naiz.
  4. Testu argi eta xehatuak idazten ditut.
  • C1 - DAPLE ZIURTAGIRIA

  1. Ahalegin handiegirik gabe filmak bezalako hizketaldi luzeak ulertzen ditut.
  2. Nahiz eta nire espezialitatekoak ez izan, testu luze eta konplexuak ulertzen ditut.
  3. Gizarte edo profesional egoera desberdinetan arintasunez hitz egiteko gai naiz.
  4. Egitura aproposa duten testuak idazten ditut, nire ikuspegia azalduz eta estiloa zainduz.
  • C2 - DUPLE ZIURTAGIRIA

  1. Edozein hizkuntza ulertzen dut, bai ahozkoa eta baita idatzizkoa ere.
  2. Arintasunez hitz egiten dut eta xehetasun finak azaltzen ditut.
  3. Egitura aproposa duten testu konplexuak arintasunez idazten ditut.

Prestatu ezazu zure ziurtagia Elduaienen

Jarri gurekin harremanetan!

Elduaienen eskatutako zerbitzua eskaintzeko beharrezko datu pertsonalak jasotzen ditugu eta, zure baimena ematen badiguzu, komunikazioak edo newsletterra edo mailaketa testaren emaitza bidaltzeko. Ez ditugu inoiz zure datuak lagako,legezko betebeharrean salbu. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidea duzula gogorarazten dizugu, baita beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian adierazten direnak, gauza ditzakezu, tratamenduaren arduradunaren helbidera zuzenduz. Informazio gehiago izateko egin klik hemen.